XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Abedea, runikoa da. Snorre Turleson-en esku-idaztikoen antzekoa.

- Baina islandiera zaharrez idatzia.

Lidenbrock irakasleak ezaguna bide zuen hizkuntza hura beste asko bezala. Jakintsu bait zen.

Hala ere, idaztiaren esanahia ezin zuen argitu, eta osaba haserreak hartuko zuela zain-zain nengoenean, Marta neskameak langelako atea zabaldu zuen, hau esanaz: - Zopa mahai gainean dago.

- Utikan zopak!- erantzun zion osabak zakarki.

Marta gaisoa korrika ezkutatu zen.

Ni, ondoren joan nintzaion, eta berehala nintzen mahai ondoan eserita.

Alditxo batez egon nintzen osabaren zain.

Baina, hura agertzen ez zenez, jateari ekin nion.

Ederki berdindu nintzen.

Osabarenak eta neureak, erruki handirik gabe irentsi nituen.

Marta kezkaturik zegoen. Honela zioen ikaraz: - Ez dugu gauza onik. Nire bizitza guztian lehendabizikoz gaur egin du huts mahaira nagusiak.

- Runikoa da. Ez dago ukatzerik - ari zen osaba -.

- Baina, hemen badago argitu beharreko sekreto bat.

- Eser zaitez hor eta idatz ezazu - agindu zidan -.

- Orain, bata bestearen ondoren, islandierazko letra hauei gure hizkuntzan zein dagozkien esango dizut. Ea zer ateratzen den.